Aurretik ere Lady Gagaren mania arraroei buruz hitz egin badugu ere, abeslariaren bitxikeriek askotarako ematen dute. Zein da bere azken berria? Polemika handia zabaldu du abeslariak Twitterreko bere profilean egindako adierazpen batzuekin. Horietan, pop abeslariek jan behar ez dutela esaten zuen eta kritika ugari jaso ditu. Hala ere, bere jarraitzaileak gero eta gehiago dira eta bere kontzertuetarako sarrerak berehala saltzen dira. Horren azken adibide dira Erresuma Batuan emango dituen kontzertuak; saltzen hasi eta minutu batzuetara agortu ziren sarrerak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario